2015(e)ko irailaren 27(a), igandea

THE HISTORY OF THE WAR ON DRUGO




DRUGOREN AURKAKO GERRARI BURUZKO ISTORIOA

Egitasmoa Drogen Politika Komisio globalak bultzatu zuen hainbat lider mundialekin batera: Brasil, Chile, Colombia, México, Polonia, Portugal eta Suizako ex presidenteak; eta Kofi Annan, Richard Branson, George Shultz, Paul Volcker eta gaian adituak diren beste hainbat pertsona.

Drogei buruzko gomendio, ideia eta ikuspuntu ezberdinak erakusten dituztela esan dezakegu; horri esker, politika internazionalean aldaketak sortzeko helburuarekin.

Iniziatiba honen aurrekariak Estatu Amerikarren Elkarteak eta Uruguai izan zirela esan dezakegu. Izan ere, 2013an Estatu Amerikarren Elkarteak legalizazioa politika alternatibo aukera bezala ikusi zuten. Uruguai berriz, marihuanaren salmentan, ekoizpenean eta distribuzioan erregulazio legala habian jarri zuen lehenengo herrialdea izan zen 2013ko abenduan. Beraz, Estatu Amerikarrean egoera hau sakabanagoa dagoela eta arriskutsuagoa  dela ikus daiteke beste herrialde askotan ere drogek eragin handia izan arren.

Bideoaren helburua drogei buruzko errealitatea aldatu behar dela erakustea da, drogen egoera nolakoa den irudikatuz eta nola hobetu daitekeen adieraziz. Drogak debekatzeak sortzen dituen arazoak handiagoak direlako, biolentzia eta droga horien kontsumo arriskutsua bultzatzen baitute. Bideoaren bitartez drogen egoera modu erakargarri eta ezberdin batean erakutsi nahi izan dute. Labur metrai eta kanpaina guztiaren bitartez drogen egoera hobetu daitekeelaren ikuspegia zabalduz. Baina, bideoaren helburua zehazki; gaian adituak ez diren pertsonei iristea dela esan dezakegu.

Bideoaren estetika zein ulergarritasuna guztion eskura dagoen zerbait da, ez da batere gogorra eta kontatzen dena ulertzeko nahiko erraza da. Edozeinek ikusi dezake bideoa arazorik gabe, beraz nahiz eta Latino Ameriketako arazoa izan gehien bat eta bertan eragina sortu nahi duten, gaian adituak ez diren guztiei zuzenduta dago.

Drogen momentuko egoera helburu oso txarrak dituela, eta drogak eta kontsumoa legalizatuz arazoen konponbidea bila daitekeela dira bideoan agertzen diren gai nagusiak. Horretaz aparte, Mafiak eta kartelak ez dutela ezer onik egiten irudikatzen da, oso arriskutsuak direla eta drogen legalizazioa onartuz gero horrekin amaitu daitekeela adieraziz. Azken finean, drogak legalizatuz gero, ia kontrol osoa lortu daitekeela eta arazoak saihestea posiblea izango dela da bideoan irudikatu nahi dutena. 

Bideoaren helburua sinpletasunez adierazita dagoela esan dezakegu. Irudi, erritmo eta eduki egokia duenez, ipuin baten moduko estetika hain zuzen, erraz ulertzen da eta argi adierazita dago. Edozein ikusleri bideratuta egon daiteke, bai eta ikusle guztiak ulertzeko moduan.

Bideoaren estetika, garapena eta amaieran bidaltzen den mezua oso modu egokian egin dutela uste dut. Txikitatik egon gara ohituta liburu eta ipuinak irakurtzera, eta erabili duten ipuin estetika hori errealitatea modu erraz, sinple eta erakargarri batean bilakatu dute.

Drogei buruz  modu atsegin batean hitz egitea eta gehien bat drogen ondorioz bizi izan diren egoera gogorrak irudikatzea oso zaila da. Baina, bideo honen kasuan, modu atsegin eta entretenigarri batean lortu dute drogen egoera irudikatzea, bai eta kontzientzioazio kanpaina denez, jende gehiagorengana iristeko aukera izatea.

Labur-metrai edo bideo honen helburuak politikoak, ekonomikoak eta sozialak direla esan daiteke.

Alde batetik politika aldaketa sortu nahi dute, gobernuek zeregin handiagoa izan dezaten eta egoera hobetzeko beharrezkoak diren aldaketak habian jar ditzaten. “Politika honen ezaugarriak gobernuek eta gizarte zibilak zehaztu behar dituzte, horrela gobernuak politika arrazionalak ezartzeko aukera izango du”, adierazi zuen Mexikoko ex-presidenteak.

Politikaren aldaketa hauek gizartearen egoera hobetzeko helburuarekin egiten dira, drogen legalizazioa emanez gero gizarteak bizitza kalitate hobea eta segurua izateko aukera izango luke; droga dependenteak errekuperatzeko aukera izango lukete egoera egokietan, drogen kontsumoa kontrolatua egongo zenez ez litzateke hain sakabanatuta egongo, mafia eta talde arriskutsuak desagertuz gero gatazka armatu eta bortitzak saihestuko litzateke, etab.

Kolonbiako presidenteak, drogen  legalizazioaren abantailetako bat zehazten du: “Marihuana eta beste droga batzuen legalizazioak kartelen aurkako borroka indartzen du”. Kartelen eta mafien aurkako borroka indartzeak, hauekin guztiz amaitzeko aukera izan daiteke, eta herritarren segurtasuna bermatzeaz aparte drogen kontsumoa eta sakabanatzea kontrolatuta egongo litzateke.

Ikuspuntu ekonomikotik gobernuak irabaziak izango lituzkela esan dezakegu. Izan ere, mafiek eta kartelek modu ilegal eta ezkutu batean irabazten duten dirutza, haiekin amaituz gero kontrolatua egongo litzateke bai eta gobernuen eskura. Beraz, gizartearen egoera hobetzeaz aparte gobernuek irabazi ekonomikoak izango lituzke, drogak debekatuta daudenean sortzen diren talde ilegalak desagertuz gero bertan mugitzen den diru guztia gobernuaren dirua izatera pasako da eta talde hauek indarkeriarekin amaitzeaz aparte gobernuak diru hori bereganatzeko eta kontrolatzeko eskubidea izango luke

Drogen legalizazioak sortuko lituzkeen abantaila ekonomiko eta politikoez aparte egoera sozialean sortuko lituzkeen aldaketak esanguratsuenak dira. Izan ere, gizartearen segurtasuna, lasaitasuna eta osasuna faktore garrantzitsuenak dira.

Komunikazio estrategia guzti honen atzean helburu ezberdinak daudela ikusi dugu, eta kanpaina egiteko modua oso egokia dela iruditu zait. Gai politiko, ekonomiko eta sozialetan adituak diren pertsonak erabili dituzte komunikazio honetan, horretaz aparte adituei interesatzen zaien gaia bakarrik ez izateko bideo sinple eta ulergarria sortu dute gizarte guztiarengana heltzeko eta gai honi buruz iritzirik ez zuten pertsonei egoera modu argi batean azaltzeko. 

Beste iturri batzuk: 

https://www.youtube.com/watch?v=csnTAz0Sth8

http://www.lanacion.com.ar/1646637-uruguay-historica-legalizacion-de-la-produccion-y-venta-de-marihuana

http://www.sinembargo.mx/14-09-2014/1116385

Nagore Maroto


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina