Kanpaina hau jorratzeko baliabide gehienetaz baliatu ziren: gertakariari buruzko hitzaldiak eman zituzten, bai gaiari buruzko adituekin zein Ugandako umeekin; web baten bitartez dirua donatzeko aukera eta produktu merchandising kit bat erosteko aukera ematen zuten Ugandako jendeari laguntzeko prest dagoen jendeak parte har zezan; kartelak eta flager-ak hiri askotako kaleetatik ezarri zituzten; gertakaria osotasunean irudikatzen duen bideoa sortu zuten eta bideo hori birala egin zuten; ekitaldi ezberdinak egin zituzten; bideo osoan zehar kanpainako ekintzak jorratzen ari direla erakusteko Ugandako umeak EEBBetan haien egoera azaltzen agertzen dira, eta EEBBetako ejertzitoko hainbat kide Kony bilatzera Ugandara eramaten dituztela ikus daiteke bideoan.
Bideoaren bitartez pertsonak emozionatzea bilatzen dute. Ugandako umeak, Jacob eta beste batzuk, haien istorioa kontatzen agertzen dira triste eta negarrez, pertsona ospetsuak agertzen dira kanpainaren partaide bezala, Jason Rusellen ume polit eta xarmagarria, Gavi, erabiltzen dute gertakaria bere ikuspuntutik azaltzeko, jende multzo handiak agertzen dira kanpainan zehar haien laguntza eskaintzen eta Ugandako irudiak agertzen dira umeak egoera tamalgarrietan irudikatuz; hau da, jendea emozionatzeko ahal izan dituzten baliabide guztiak erabili dituzte.
Emozioaren bitartez jendea bereganatzeaz aparte sinesgarritasuna erabiltzen dute ere bideoan uneoro ekintzak jorratzen ari direla erakusteko. Kanpainan zehar egin diren hainbat ekintzak irudikatzen dituzte, hala nola; hiriak kartelez betetzen, sare sozialen erabiliera eta eragina irudikatzen, Ugandako umeak EEBBetara joaten direla erakusten eta EEBBetako hainbat militar eta pertsona esanguratsu Ugandara joaten Kony-ren bila irudikatzen.
Kanpainaren ezaugarri gehienak aztertu ondoren esan beharra dago izan duten eragina izugarria izan dela, munduko jende askori iristeaz aparte lortu zuten diru kopurua izugarrizkoa izan da. Beraz, harreman publiko ikuspegitik baloratzekotan oso metodo onak erabili dituztela onartu behar da, gehien bat bideoa egiteko eta zabaltzeko erabili dituzten baliabide guztiengatik.
Bideoa lehenengo aldiz ikusi nuenean benetan hunkitu ninduela onartu behar dut horregatik iruditzen zait kanpaina oso ondo pentsatua dagoela eta bere benetako helburuak lortzeko oso ondo bideratuta dagoela.
Hala ere, bideoaren ezaugarri guztiei erreparatuz gero eta fraude bat izan dela ikustean, ikaragarria iruditu zait diru hori lortzeko diktadore bat harrapatzeko helburua zutela irudikatzea. Jende askoren sentimenduak erabiltzeaz aparte ez dute batere lagundu herrialde honetako egoera hobetzen, izan ere, Kony bertan askatasunean jarraituko du bere errepresio ekintzak jorratzen eta horrelako milaka herrialde ezezagun aurkituko dira munduan oraindik. Adibidez, 2011an lortu zuten diruaren %30a bakarrik erabili zuten solidaritate eta elkartasun proiektuetan, beste guztia Invisible Children eta bertan lan egin zuten pertsona guztien egoera mantendu eta kudeatzeko erabili zuten. Beraz, kanpainan zehar erakutsi duten elkartasuna, irudi solidario eta konfiantza guztiz galdu dutela uste dut kanpainaren ezaugarriak erreparatzeari ekin diogun guztiengan.
Azkenik, kanpaina honen hasiera, eboluzioa, lorpenak eta emaitza ikusita egin dudan hausnarketa edonon ikusten dituzun gertakari, istorio edo kontakizunak sinetsi eta kontatu baino lehen ondo informatu behar garela da.
Erabilitako iturriak:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina