2015eko Argia Eguna Oñatin ospatu zen irailaren 19 eta 20an. “Txikitik
eragiten” leloa izan da aurten erabili dutena, izan ere, euskaraz ibiltzen diren
hedabideak gutxi dira eta txikitasun horretatik eragina sortu nahi dute gizartean.
Kanpaina honekin Argiaren helburu nagusienetarikoa komunitatearen babesa
eta harreman estua bultzatzea da, hori baita independentziaren giltzarria.
Baina, euskara bultzatzeaz eta komunitate horren nortasuna helarazteaz aparte,
Argiak baditu beste helburu batzuk ere, hala nola, irakurle
gehiago erakartzea eta haien irudia erakutsiz sendotzen joatea.
Ekintza ezberdin eta entretenigarriak jorratu ziren bi egun horietan zehar,
herritar guztientzako bideratuta dauden ekintza ezberdinak egin zirenez eta
Oñati herria denez bertako biztanle guztiengan eragina sortu duen
kanpaina dela esan daiteke. Herritar guztiek ekintzetan parte ez hartu arren, Argia egunaren berri izango zuten ziur asko, eta hori Argia Egunaren helburu bat
behintzat betetzen du. Beraz, kanpainaren planteamendua egokia dela iruditzen
zait.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina