1990ko abuztuaren
2tik 1991ko otsailaren 28ra iraun zuen “Guerra del Golfo” deitutako liskarra
jazo zen, liskar horren hasiera abuztuaren 2an Irakek Kuwait herrialdea inbaditu zuenean hasi zela esan daiteke.
Irak Kuwait
inbaditu baino lehen, Irakeko soldaduak Al-Addam hospitaletik 312 ume haien
inkubadoreetatik atera eta lurrean hilda utzi zituzten. Gertaera hori 15 urteko neska Kuwaiti batek
azaldu zuen modu hunkigarri batean, bai eta beste talde batzuk EEBBetako
kontseiluaren Giza Eskubideen batzordearen aurrean azaldu zuten gertatutakoa.
Honek, eragin handia sortu zuen gizarte osoan. Nazio Batuak iraken aurkako
erasoak baimendu zuten, eta segituan Irakeko soldaduak Kuwaitetik alde egin
zuten.
Harreman
Publikoen kanpainaren mezua inkubadoretatik atera zituzten 312 umeak hil zirela
gizarteari sinestaraztea zen. Mezu hori, dokumentalean agertzen den 15 urteko
nesken hitz hunkigarrien bitartez helaraztea oso eraginkorra izan zen, neskak
bere begiekin ikusitako gertakari gogorra azaldu baitzuen malkoen artean.
Gainera, EEBBetako Kontseiluaren Giza Eskubideen Batzordearen aurrean egin zuen
aipamena, lehenago eragin zezaten Iraken aurka, hori baitzen helburu nagusia.
Helburuak lortu
zituzten, izan ere, EEBBek gertakarian esku hartu zuten, eta segituan lortu
zuten Irakeko soldaduak Kuwaitetik ateratzea.
Niri, egia esan,
gehiegizkoa iruditzen zait gizartearen pentsamenduetan gezur batekin eragitea
“gerra bat saltzeko” eta EEBBak esku hartzeko gertakarian. Baina, egia da, hori
ez egitekotan ezinezkoa edo oso zaila izango litzatekela EEBBen esku hartze
hori, beraz, agentziak lortu nahi zituen helburuak lortu ahal izateko oso modu
eraginkor eta erreza lortu zuela uste dut.
Nire
ikuspuntuaren aldetik ez zait etikoa iruditzen gezurretan ibiltzea gizartearen
baieztapena edo eragina lortu ahal izateko, baina hau ikusita harreman
publikoen papera guztiz beharrezkoa izan zen eta erabilitako metodoa
pertsonalki etikoa ez iruditu arren helburuak lortu zituzten, beraz, kanpainan
zehar hainbat arazo eduki arren erantzun egokiak izan zituztela onartu behar
dut.
Kanpaina
aztertzeko erabilitako iturri batzuk:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina