Latino Amerikan
umeen aurkako eraso kopurua nahiko altua da eta UNICEFek egoera arriskutsu
horretaz jendea kontzientziatu nahi du. Erasoak saihesteko eta egoerarekin
amaitzeko 2013.urtean UNICEFek Txilen bideo hau grabatu eta sare sozialetatik
hedatu zuen gurasoei egoeraren larritasuna irudikatzeko.
Askotan ez gara
arriskuez jabetzen eta pentsa baino askoz errazagoa da horrelako ezbeharrak
gertatzea, horregatik UNICEFek bideo honetan helarazi nahi duena da, umeak
erakartzea oso erraza dela eta fidagarri dirudien pertsona oro ez dela egokia gure umeekin erlazionatzeko,
horregatik uneoro adi ibili behar da.
Kanpaina hau
helarazteko erabilitako kanalak sare sozialak izan dira gehien bat, izan ere
bideo hau hedabideetan agertu ahal izan den arren sare sozialak izan dira kanal
nagusiak.
Hala ere, esan
beharra dago bideo hau ez dela modu
digitalean UNICEFek sortu duen kanpaina bakarra. 2015ean “Fin Al Maltrato”
izenarekin Argentina, Txilen, Paraguai eta Uruguaien umeei egindako eraso
sexualen aurkako beste kanpaina oso eraginkorra sortu zuten. Kanpaina honen
helburu nagusia, 2013ko kanpainan bezala, pertsona nagusiengan aldaketa
kulturala ematea eta egoerarekiko kontzientzia sortzea da.
Helarazi nahi
duten mezua, errealitatearekin berdintasun handia duen egoera bat irudikatuz
egin dute, eta oso eraginkorra dela iruditzen zait. Pedofilo batek ume baten
konfiantza lortzeko erraztasunak ikusteaz aparte gurasoen erreakzioak ikus
daitezke eta harridura eta kezka aurpegiz agertzen dira. Hortaz, kanpaina hauen
emaitzak ez ezagutu arren positiboak direla ziurtatzera ausartzen naiz,
bideoaren erreprodukzioei erreparatuz kopurua handia delako (26.496) eta
bideoaren edukia oso ona iruditzen zaidalako.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina