2015(e)ko azaroaren 3(a), asteartea

DOVE: Real Beauty Sketches


Dove markak bere irudia zein den helarazteko eta bultzatzeko 2004.urtetik aurrera hainbat kanpaina jorratu ditu gorputz guztiek edertasun naturala dutela erakusteko. “Belleza real” 2013ko apirilaren 14ean, dovek duen irudi hori sendotzeko, bideo honen bitartez jorratu zen kanpaina izan zen.

Kanpaina honekin dove-ek duen helburu nagusia markaren posizionamendua bultzatzea eta indartzea da. Baina, horretaz aparte, jendea bideoan agertzen diren pertsonekin erlazionaturik sentitzea, eta hortaz, ikusleak kanpaina honekin hunkiturik sentitzea bilatzen du ere. Izan ere, bideoan agertzen den egoera guztiz erreala da, ez diogu inoiz gure edertasun naturalari erreparatzen.

Ikusitako bideo honen bitartez jorratu da kanpaina hau, bideoa birala egiten eta mota guztietako pertsona kopuru handiarengana iristen. Bideoak, 129.760.955 erreprodukzio izan zituen, eta 4.331.208 aldiz izan zen partekatua, beraz, argi dago, eragin oso handia sortu  zuela sare sozialetan eta interneten orokorrean.

Asko gustatu zaidan kanpaina izan da, bideoan agertzen den esperimentua edozein pertsonari eginda antzekoa izango litzateke, izan ere, pertsona guztiak gure gorputzeko akatsei bakarrik erreparatzera ohituta gaude.

Dove-ek bultzatzen duen edertasun naturalaren ideia guztioi bideratuta dagoen zerbait da, guztiok dauzkagu eta intseguritateak. Gizakiok gure gorputzetik gustatzen ez zaizkigun gauzak tapatzera ohituta gaude, eta guri ez gustatzeak ez du esan nahi ederra ez denik. Beraz, aske eta intseguritaterik gabe bizitzera ohitu beharko ginateke, gure edertasun naturala munduari erakustera, ondo sentitu ahal izateko.


Niri pertsonalki, kanpaina hau asko gustatzeaz aparte, argi ikusi da emaitzetan oso eraginkorra eta arrakastatsua izan dela, eta hori, pertsona guztioi identifikaturik sentitzea lortu duelako izan da, bai eta hunkitzea ere. 

Kontsultatutako iturriak:


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina