Filmaren azterketa
La cortina de humo,1997an Barry Levinsonek Estatu
Batuetan zuzendu zuen pelikula da. Idazleak Hilary Henkin eta David Mamet
novelista ospetsuak izan ziren. Dustin Hoffman (Stanley
Motss), Robert De Niro
(Conrad Brean), Anne Heche
(Winfred Ames), Willie
Nelson (Johnny Dean) eta Denis
Leary (Fad King) filmeko protagonistak nagusiak dira.
Filmean gai politikoa da nagusi komedia pixka batekin
nahasturik. Presidenteari ospe txarra ematen dion berri bat tapatzeko presidentearen
aholkulariak asmatzen duen gerran oinarrituta daude filmean zehar agertzen
diren gertakizun guztiak.
Hauteskundeak baino egun batzuk lehenago, presidenteak
neska bat bortxatu duelaren notizia argitaratzen dute presidentearen aurkari
politiko batzuk. Jendeak berri hori ahazteko helburuarekin beste notizia
harrigarri bat sakabanatzea pentsatzen dute, herrialde ezezagun batekin gerra
bat asmatzea hain zuzen.
Komunikazioarekin lotura zuzena daukan pertsonaia, Conrad
Brean, Etxe
Zuriko aholkularia da. Bizarra duen arren, itxuraz nahiko dotorea eta
profesionala da. Komunikazio eta presidentearen aholkulari lanetan esperientzia
handia duela ikus daiteke, izan ere berekin lan egiten duten gehienek
konfiantza handia dute bere ideien gan, batzuei gerra bat asmatzea erokeria
iruditzen zaien arren. Bere lana izugarri gustatzen zaiola nabari da, bai eta
presidentearengatik edozer gauza egiteko prest dagoela ere. Bere familia eta
bizitza sozialari buruz ez da ezer agertzen filmean zehar, gertakizun guztiak
bere lanaren inguruan daude oinarrituta. Irudipen handiko pertsona da ete bere
buruarengan konfiantza handia izateaz aparte, ideia arriskutsuak edo zailak
egiterako orduan oso ausarta da.
Protagonista nagusiaren eginbeharrak presidentearen irudia
babesteaz aparte hori egiteko beharrezkoak diren ekintzak jorratzea da. Kasu
honetan, presidenteari oso irudi txarra ematen dion gertakaria ezabatzeko eta
jendearen burutik kentzeko beste eskandalo publiko bat asmatzea litzateke bere
eginbeharra. Ekintza horiek jorratzeko, Winfred Amesekin batera ia lan guztiez
arduratzen da, eta asmakizuna harrigarria izateko Hollywoodeko produktore oso
on batekin kontaktuan jartzen da eta izugarrizko gerra asmatzen dute elkarrekin.
Notizi kaltegarria tapatzeko jorratzen duten kanpainan
zehar egiten dituzten ia ekintza guztiak irudikatzen dira filmean. Albaniako
gerra publikoari sinestarazteko eta irudikatzeko Albaniako bonbardaketa
irudiekin eta gerra ekintzekin trailer moduko bat produzitzen dute. Komunikazio
estrategiez aparte trailerraren eta kanpainaren produkzioa oso argi ikusten da.
Publikoarengan nola heltzen diren eta herritarrak gertakari guztien aurrean
nola erreakzionatzen duten ere ikus daiteke filmean.
Bechdel testa
Filmean agertzen diren pertsonaiei eta eszenei
erreparatuz gero argi ikus daiteke film honek ez duela Bechdel testa
gainditzen. Testa gainditzeko bete behar diren oinarriak ez dira betetzen, izan
ere, filmean izena duen neska bakarra agertzen dela esan dezakegu eta beti
mutilez inguraturik dago, beraz bakarrik gizonezkoekin edukitzen ditu
elkarrizketak. Hori ikusita, bi emakumeen arteko elkarrizketarik ez direnez agertzen
testa gainditzea ezinezkoa da.
Erabilitako iturriak:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina