Bideo honetan
ikusten den kanpaina, Coca-Colak antolatu zuen proiektu bateko ekintzetako bat
da. Proiektu osoaren bitartez bezeroak edo kontsumitzaileak harritzea zuen
helburu, eta horretarako, BTL (Below the Line) agentzia kreatiboak kanpainaren
aurkezpena jorratu zuen.
Kanpaina honek,Coca- Cola ZEROk, azukrerik gabeko Coca-Colak normalaren zapore berdina duela
erakustea zuen helburu. Baina ez hori bakarrik, Coca-Cola ZEROa ezagutzera
ematea eta bezeroak harritzea ere ziren helburuetariko batzuk.
Coca-Cola ZERO
ezagutzera emateko eta bezeroak harritzeko antolatutako proiektua modu
ezberdinetan eta ekintza ezberdinekin jorratu zuten, baina zineetan jarritako bideo
honetan oinarrituko naiz. Izan ere, ekintza zehatz hau oso ona eta egokia
iruditu zait.
Haien helburua
lortu zutela onartu beharra dago. Target-a zinera doan jendea eta zehazki
Coca-Cola erosi dutenak dira, eta zineko pantailan agertzeak mezua zuzenean
bezeroei iristeko aukera du. Bideoan agertzen den saltzailea zinean dauden ikusleei zuzenean hitz egiten ari zaie, beraz, kanpaina targetarengana modu eraginkor
batean iritsi dela ikusten dugu.
Horretaz aparte,
jendea harritzea lortu zuten. Bideoan ikusten den bezala Coca-Cola zutenak
ez zekiten azukrerik gabekoa zela edaten ari ziren freskagarria eta pantailan hitz egiten agertzen
den saltzaileak esan arte ez ziren konturatu. Beraz, kontsumitzaleak harritzeaz
aparte, edaten ari zirena Coca-Cola normalaren zapore berdina edo oso antzekoa
duela egiaztatzea lortu zuten.
Kanpaina oso
egokia iruditu zait, zituen helburu guztiak betetzeaz aparte, dibertigarria
dela iruditu zait. Gainera, emaitza zehatzak zeintzuk izan ziren ez jakin arren, eragin handia lortu zuten eta bideoa interneten bitartez eta telebistan zabaldu zen eragin handia sortuz.
Gainera, nire
ustez zinean zeuden pertsona horiek erosi zuten hurrengo Coca-Cola zeroa izango
zen seguru aski, eta ez izatekotan anekdota moduan ezagunei kontatuko zioten zerbait izango
litzateke. Beraz, kanpaina hau orokorrean oso egoki eta eraginkorra iruditzen
zait.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina