2015(e)ko azaroaren 5(a), osteguna

THE QUEEN


Filmaren azterketa


The Queen gertakari errealetan oinarriturik dagoen film biografiko, dramatiko eta politikoa da. 2006ko azaroaren 10ean iritsi zen Espainiara. Stephen Frears izan zen pelikularen zuzendaria eta Peter Morgan gidoilaria. Bertan hainbat aktore ospetsu agertzen dira: Helen Mirren (Isabel II.), James Cromwell (Felipe printzea), Michael Sheen (Tony Blair), Sylvia Syms (Elizabet, ama erregina), Paul Barrett, Alex Jenningas, Tim McMullan, Mark Bazeley, etab.

GAIA: Monarkia eta politika dira filmean agertzen diren gai nagusiak.

SINOPSIA: Filma, Diana printzesaren heriotzaren ondorioz jazotzen diren gertakari politikoetan dago oinarrituta. Ezbehar horren ondorioz Tony Blair, lehen ministroak, eta Isabel erreginak mantentzen dituzten elkarrizketetan oinarritzen da, eta elkarrizketa horiek herritarren eskakizunei erantzuteko akordio batera heltzea dute helburu.  

Tony Blair lehen ministroak pelikulan komunikazioarekin lotura zuzena daukan pertsonaia da. Erdi mailako gizona da, kargu garrantzitsua izan arren betiko bizi egoeran jarraitzen duela dirudi. Bere familiarekin nahiko harreman estua du, eta bere emazteak politika kontuei buruz iritzi eta gomendioak ematen dizkio. Hasiera batean bere pentsamendu politikoak aldaketen eta korronte erreformistaren alde zeudela agertu arren, filma aurrera joan ahala monarkiarekiko duen begikotasuna erakusten du.

Tony Blair Britania Handiko lehen ministroak, bertako gobernuarentzat egiten du lan Alastair Campbell laguntzailearekin batera. Oso kargu garrantzitsua denez, hedabideekin harreman zuzena izatea komeni zaio, herritarren errespetu eta elkartasuna lortu ahal izateko.

Herritarren elkartasuna bereganatzeko, Diana printzesari buru hitz batzuk esan zituen heriotzaren berri jakin zen egun berean, prentsa konferentzian. Momentuan denbora gutxi zeraman karguan eta bere irudi ona indartu ahal izateko konferentzian esango zituen hitzak prestatzera Alastair Campbell-ek lagundu zion.

Horretaz aparte, Isabel erreginaren eta monarkiaren irudia hobetzeko, bai eta krisi konstituzionala saihesteko, Tony Blair-ek publikoarentzat erakargarriak diren ekintza batzuk jorratu zituen erreginak eta bere familiak egin ditzaten.


BECHDEL TESTA:

Test hau gutxigatik ez dela betetzen esan daiteke. Izan ere, The Queen filmean izena duten eta pelikulak garrantzitsuak diren bi emakume agertzen dira (Isabel erregina eta bere ama, Elizabeth. Haien artean hainbat elkarrizketa mantentzen dituzten, baina elkarrizketa horiek gizonen inguruan dira.

Erabilitako iturriak:


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina