2015(e)ko azaroaren 8(a), igandea

BARBIE "Imagine the possibilities"




Ruth Handler Barbie-ren sortzaileak, emakumeek nahi dutena aukeratzeko gai direla irudikatu nahi izan du. Barbie xarmangarri, rubia eta politaren irudiarekin amaitu nahi du, adimenari eta askatasunari nagusitasuna emanez. Umeak imaginatzen duten guztia izateko aukera daukatela da Barbie-k kanpaina honetan erabiltzen duen mezurik nagusiena.

Mattels Barbie berri honekin umeen askatasunaren eta inteligentziaren irudia sendotzeko eta itxura fisikoaren garrantzia alde batera uzteko intentzioarekin sortutako bideoa da. Mattel’s-ek umeei nahi dituzten aukera guztiak imaginatzeko aukera ematen die. Nahi duten guztia lortzeko edo izateko gai direla da Barbie-k erakutsi eta indartu nahi duen irudia.

Bideo hau egiteko umeak erabili dituzte helduen lana egiten, honek humore eta atsegintasuna ematen diote bideoari. Gainera, neskak moda eta gorputzaren irudiarekin erlazionaturik dauden jokuetaz aparte, adimena erabili dezaketela argi irudikatzen da bideo honetan.

Bideo honetaz aparte ezkutuzko kamera bat ezarri zuten bideoa ikusterakoan helduen erreakzioa jasotzeko. Kanpainak izan zuen eraginaren emaitza zehatzak ez izan arren, kamera ezkutu horren bitartez jaso ziren irudietan helduen harridura erreakzioak ikus daitezke. Helduen erreakzioa eta bideoak izan dituen bisitak asko izan direla kontutan hartuz, kanpaina emaitza positiboak izan dituela esan dezaket, ziurtasun guztiarekin esan ezin dudan arren.

Bideo oso atsegina iruditu zait, umeen erabiliera dibertigarria egitea lortu dute. Asko gustatu zait umeen imaginazioa mugarik ez duela irudikatzeko eta gorputzaren itxurari ematen zaion garrantzia alde batera uzteko modua. Izan ere, umeek daukaten bertuterik garrantzitsuena imaginazioa da, eta imaginazio horren bitartez inteligentziari gorputz polit bati baino garrantzi handiagoa eman behar zaiolako.


Ez zaidana batere gustatu izan da, mezua bakarrik neskentzat dagoela bideratuta. Barbie-ak neskentzat bakarrik izan daitezkeen panpinak direla dirudi. Horrek, helarazi nahi duten mezua mugatzen duela uste dut. Neskak zein mutilak izan daitezke nahi duten guztia eta nahi dutena imagina dezakete, beraz, mutilak nahi izanez gero Barbie-kin edo panpinekin jolastu dezakete. Horregatik, bideo honen mezuan kontraesana dagoela iruditzen zait. Izan ere, Ken panpinean argi ikusten da itxura fisikoari garrantzi handia ematen zaiola eta ez dela kontutan hartzen inteligentzia. Kanpaina hau Barbie panpinarekin bakarrik egin ordez Ken panpina erabili zezaketen ere, eta neska zein mutil umeak erabili bideoan. 

Erabilitiko hainbat iturri:



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina