2015(e)ko azaroaren 19(a), osteguna

ICE BUCKET CHALLENGE

Ice buket challenge edo ur izoztuko kuboaren erronka ELA (Esclerosis Lateral Amiotrófica) gaixotasuna duten pertsoneei laguntzeko helburuarekin egin zuen ALS edo ELA asoziazioak. Erronka honen helburu nagusiak, jendearen atentzioa deitzea, gizartea gaixotasun hori aztertzea oso garrantzitsua dela kontzientziatzea eta azterketa horren bitartez sendagaia lortzeko dirua lortzea ziren.

Sare sozialak erabili ziren erronka hori ezagutzera emateko. Pertsona batek ur hotzez edo izotzez beteriko kuboa botatzen zuen gainetik, grabatzen zuen eta bideoa sare sozialetan igotzerakoan bere ezagunen bat izendatu behar zuen bideoa egiteko eta 10€ donatzeko. Izendatutako pertsonak bideoa ez egitekotan 100€ donatu behar zituen, beraz gaixotasuna ezagutzera emateaz aparte inbestigaziorako dirua lortzea helbururik nagusiena zela ikus daiteke.

Oso denbora gutxian izugarrizko arrakasta lortu zuen, ELA zuten pertsonentzat laguntza bat izatetik moda bat izatera pasa zen, ospetsu askok bideoa egin zuten eta horrek eragin handia izan zuen sare sozialetan. Aste bakar batean donazioak 100 milioietan gehitu ziren eta erronka amaitzen ari zenean 100.000 donatzaile gehiago lortu zituztela frogatu zuten. Beraz, emaitza izugarriak lortu zuen kanpaina honek.


Modu oso merke eta aproposean antolatutako kanpaina da. Erabilitako kanal bakarra sare sozialak izan dira eta nahikoa izan da izugarrizko arrakasta lortzeko. Oso kanpaina edo erronka gutxik lortu dute horrelako arrakasta soilik sare sozialak erabiliz. ELAko gaixoei laguntzeko dirua lortzeaz eta jende kopuru oso altuarengana iristeaz aparte, sare sozialetako moda bat izatera pasa zen, non hedabideek honen berri eman zuten. 


Erabilitako iturriak


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina