XIX. mendearen amaieran Harreman Publikoen lehen aztarnak ikusten
ziren arren, Iraultza industrialari esker XX.mendean HHPPen zientzia indartu
zen. Garai horretan trenbide asko inauguratu ziren Ipar Amerikan, eta hori,
eskusa paregabea izan zen enpresek bertako buruzagiei bertan bidaiatzeko aukera
emateko. Aldi berean, egunkari baten argitaratu zuten gertakaria joan ezin
zutenei informatzeko.
Trenbidearen gertakari hori, Harreman Publikoetako lehen ekintzetako bat
gertatzera lagundu zuen. IX.menden ikaragarrizko krisiak gertatzen dira eta
horiek arazo sozialak sortzen dituzte. Kazetariek HHPPen alorrean jarraitzeko aprobetxatzen
dute. Enpresariek komunikazio mota
berriak erabiltzen hasten dira biztanleriari irudi positiboak transmititzeko
beharra ikusten dutelako. Momentu horretan, Ivy Lee agertzen da eta HHPPak
hartu dituzten oinarriak egituratzen ditu.
Ivy Lee 1877ko uztailaren 16an Georgian jaio zen. Unibertsitate ikasketan Princetonen egin zituen,
unibertsitateko egunkarian parte hartu zuen
eta Lynde debateko saria eman zioten. 1904.urtean HHPPko lehen bulegoa sortu zuen, eta bertan,
irakurgai honetan azaltzen digun enpresa baten langileen greba errepresiboarekin
amaitzeko lanean hasten da HHPPen profesionala bezala.
Jhon Rockefeller Jr.en enpresak zituen
arazoak saihesteko egin zuen HHPPen kanpaina informazio ziurra eta zehatza
helaraztean oinarritu zen, bai eta enpresaren irudia hobetzeko ekintza
solidarioak egitean.
“Pennsylvania Rail Road”ek errailetik atera zen
bagoiak eta bere biktimek sortu zuten iskanbila lasaitzeko Ivy Lee kontratatu
zuten. Ezbeharraren iskanbila lasaitzeko argitasunaren politikan oinarritzen da
Lee, gertakizunak gertatu bezala azaltzen ditu eta istripuaren tokira
gonbidatzen du jendea gertatutakoa ezagutzeko eta zalantza guztiak argitzeko.
Segituan hedabideak trenbidea etorkizuneko garraioa dela diote, kontutan hartu
gabe istripuen probabilitatea.
Azaldutako HHPPen bi kanpainia hauek arrakasta handia lortu zuten, izan
ere, Leek erabiltzen duen politika oso zintzoa da. Informazio askearen aroari
hasiera ematen dio eta informazio hori helarazteko erabiltzen duen zehaztasuna
eta ziurtasuna oso egokiak iruditzen zaizkit. Hainbat arazo konpontzeko benetako
informazioa helaraztea ekintzarik
zintzoena dela iruditzen zait. Herritarrak gertakizunei buruz egiazko informazioa
jasotzeko eskubidea baitdute, eta arazo batekin amaitzeko egia kontatzea
ekintzarik zintzoena delako.
Erabilitako beste iturri bat:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina