Irakurgai edo
erreportai honen izenburuak oso ondo adierazten du hedabideek jasan dituzten
aldaketak. Nola “askatasunaren zaindari” izatetik “boterearen zaindari” izatera
pasa diren.
Noam Chomsky-k eta Edward S. Herman-ek
Estatu Batuetako hedabideen eredua aztertu zuten duela 27 urte, eta “Askatasunerako
zaindariak” izeneko saiakera bat argitaratu zuten. Aztertutako hedabideen
egoera aspaldikoa izan arren, gaur egungoaren antzekoa da.
Hedabideek
boterearen nahietara heltzearren kazetaritza eta herritarren nahiak alde batera
utzi dituzte, horren ondorioz, sinesgarritasuna galduz joan dira. Sinesgarritasunaren
galera hori kapitalismoaren kirisiarekin lotuta dago. Hedabideen egoera eta finantza entitateen menpekotasuna ulertzen
laguntzen duen liburu bat idatzi zuen
Pere Rusiñolek; La
crisis de la prensa y el fracaso de los periodicos en España. Non
krisia zela eta hedabideen porrota gertatu zela adierazten da eta informazioa aginte
enpresen menpe geratzen dela ikusten da.
Hedabideak krisi
bikoitzaren aurrean daudela esan daiteke ere. Sinesgarritasuna galtzeaz aparte
komunikazioaren eginkizuna biztanleak klase agintariaren ideiei atxikitzeko
konbentzitzean bihurtu da eta tradiziozko hedabideen krisian bilakatu da. Aurrean
aipatutakoa oso ondo azalduta dago 2009an Pascual Serranok idatzitako “Desinformación”
liburuan. Gaur egun informazioz gainezka gauden arren, informazioa ziurra eta
zintzoa ez denez desinformaturik gaude.
Gaur egun herritarren
zerbitzurako informazioa oso garrantzitsua den arren, hedabideen egoera
kaxkarra izaten jarraitzen du. Jasandako kirisi ekonomiko eta kulturalaren
ondorioz hedabide gehienak krisi latzean erori dira eta finantza entitateen
menpe egotera behartuta ikusi dira. Haien iritzi zein informazio iturriak
mugatuak dira eta informazio askatasuna berreskuratzea faktore askoren eskuetan
dago orain.
Kazetaritzaren
borondateak zera behar du: lanean zintzotasunez, etikaz, zehaztasunez eta
zuzentasunez aritzea, herritarren boteretzea lortzeko asmo didaktikoa izatea,
eta ezarritako isiluneak apurtzea.
Irakurgai hau
ulertzeko aipatutako adierazpen eta esaldi hauetan hedabideek jasan eta jasaten
dituzten menpekotasunak adierazten dira. Hortik askatzeko beharrezkoa den
borondatea eta mugimenduari hasiera emateko moduak bilatu behar dira. Herritarren,
politika eta gizarte mugimenduek kazetaritza ziurra, etikoa eta zintzoa sortzen
edo berreskuratzen lagundu behar dute, ez da nahikoa herritarren eta kazetari
adituen ekintzekin.
Mugimendu horiek
egiteaz aparte, gizartean kulturak eta informazioa duen garrantzia adieraztea
eta gizartean barneratzea beharrezkoa dela uste dut. Azken urte hauetan emandako
krisi ekonomikoak kultura eta hezkuntzari izugarrizko erasoa egin dio, eta
herritarren laguntza lortzeko hain beharrezkoa den informazio etikoaren
garrantzia herritar guztiei ikusarazi behar diegu hedabideak boterearen
zaindari izateari uzteko.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina