Atresmedia TVak 2014.urtean
gabonak zoriontzeko aurkeztutako kanpaina berezia da hau. Oriol Segarra
kanpaina honen errealizadorea izan zen eta The Monday Project Company
produktorarekin batera sortu zuen kanpaina hau.
Atresmedia
taldeko pertsona ezagunenak ikusleei gabon hauetan “aulki bat gehiago jartzea”
eskatzen diete. Izan ere, guztiok dugu norbait
urrun eta gabonetan bere konpainia izatea nahi dugu, hori baita gabonen
gauzarik garrantzitsuena.
Kanpaina honek
duen helburu nagusia bere irudiari elkartasun ikuspuntua ematea da mugimendu
soziala sortuz eta ikusleak erreakzionatzera bultzatuz. Kanpaina honetan
ikuslea eta bere konpainia dira protagonistak, aurreko kanpaina gehienetan ez
bezala TV talde honen programak eta konfigurazioa alde batera utzi dute
bakarrik ikuslean oinarritzeko.
Honako bideo hau
Atresmediako TV kanaleta agertzeaz aparte, talde honetako beste plataforma
batzuetan partekatu da bere publiko mota guztietara heltzeko eta nahi dutenak kanpainaren
helburua edo bideo hau partekatzeko aukera izateko.
Kanpaina honen
arrakasta ebaluatzeko moduko daturik ez ditut aurkitu. Hala ere, Atresmedia
taldeko partaide den Antena 3 audientzia gehien duen kanaletakoa da, eta horrek,
kanpaina honek ikusle dezente izatera lagunduko zuen. Bideoak you tuben
izandako erreprodukzioei erreparatuz gero ez dira gehiegi, baina denboraldi
txiki batean arrakasta duen bideoa dela kontutan hartuz 5.853 erreprodukzio edukitzea
oso ondo dago. Beraz, datu zehatzik ez izan arren, bai telebistan zein beste
kanal batzuetan nahiko eraginkorra izan dela esan daiteke.
Kanpaina nire
ikuspuntutik baloratuz gero oso ideia eraginkorra dela iruditu zait erabili
duten mezuagatik. Izan ere, telebista kanalei eta programazioari garrantzia
emateari utzi diote pertsonen sentimenduetan oinarritzeko. Etxeko elkartasuna
sentitzeko garaia dira gabonak eta Atresmedia elkartasun horretan oinarritu da,
kanalaren seriotasunari sentimendu puntua emanez.
Kanpainak
helarazi duen mezua gustuko izan dudan arren, hori zabaltzeko erabilitako
metodoa eskasa iruditu zait. Ospetsuak sortutako bideoa partekatzeaz aparte
beste elkartasun ekintza bat egitea polita litzatekela iruditzen zait, izan
ere, mezu honek erakusten duen elkartasuna bideo baten bitartez bakarrik
erakustea oso arrotza da.
Erabilitako iturriak:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina