2015(e)ko abenduaren 25(a), ostirala


Central LecheraAsturianak Aldeas Infantiles SOS elkartearekin “El cuarto vaso” lema duen kanpaina 
solidarioa jarri du habian. Kanpainaren helburua gehien behar dutenentzat milaka esne litro lortzea da.

Herenegun aurkeztutako kanpaina da, eta bideoa hedabide ezberdinetan agertzeaz aparte hainbat egun daramatza Youtube kanalean. Bideoan agertzen den egoera atsegina eta hunkigarria izatea lortu dute ume baten errugabetasuna erabiliz. Horretaz aparte, esne litroa ematera bultzatzen du helarazten duen mezu atseginarekin.


Gutxienez lortu nahi diren esne litroak  100.000 dira eta “Central Lechera Asturiana” orrialdean 50.000 litro lortu dira. Norbaitek bideoa partekatzen duen bakoitzean litro bat gehiago gehitzen da eta erritmo ona darama ekintzak nahi duten helburua betetzeko,. Izan ere, hiru egun bakarrik darama kanpaina habian eta nahi zutenaren erdia baino gehiago jada lortu da. Hedabideetan agertzeaz aparte bideoa Youtube kanalean oso mesedegarria izan da, sare sozialetan lortutako arrakasta garrantzitsua baita. 

Beraz, kanpaina solidarioa izateaz aparte oso modu egokian partekatzea lortu dute. Haien helburua denbora tarte oso egokian lortuko dutela zihurtatu daiteke orain arte ikusi ditugun emaitzak kontutan hartuz. 

Erabilitako iturriak:




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina