James
Lentz, Toyotako presidente eta ordezkaria Estatu Batuetan, Toyotaren irudia
salbatzeko harreman publikoetako kanpaina jorratzeari ekin zion 2010ean.
Hainbat auto
modeloetako azeleratzaileak eduki zituen arazoen konponbidea duela eta konponbide
horiek autoetan instalatzera hasiko dela da Toyotako presidenteak helarazi zuen
mezua.
Kanpainari
hasiera emateko eta helarazi nahi den mezua arrakastatsua izateko Jim Lentz
Estatu Batuetan audientzia gehien duen telebista programa batean agertu zen, NBC
kanalaren “Today” programan. Bertan, akatsa
onartu, barkamena eskatu eta arazoa konpontzen ari direla aipatu zuen. “Today”en
agertzeaz aparte hedabide nagusietan bideo bat sakabanatu zen.
Kanpaina honen
arrazoia Toyota arazoz eta kritikaz gainezka zegoelako izan zen, beraz, haien
irudia piska bat hobetu arren auto hauen salmentak ez dut uste asko igoko
zirenik. Nahiko lan zuten arazoak zituzten autoak konpontzearekin, eta egin
zituzten akats guztiak onartu arren haien irudia hobetzeko denbora beharko
zuten. Egun batetik bestera arazo guztiei konponbidea ezartzea zaila izateaz
aparte, afektatuen haserrea lasaitzea kostatuko zitzaien ere.
Kanpaina guztia
aztertu ondoren, esan beharra dago, egin zituzten ekintzak ondo jorratu
zituztela, izan ere, arazoei konponbidea ezartzea, akatsak onartzea eta barkamena
eskatzea oso garrantzitsua da horrelako kasu batean. Bana, kanpainak eduki zuen
eraginari buruz hari bagara, urte batzuetan zehar egindako akatsak konpontzeko
eta Toyotarengan bezeroen fideltasuna eta konfiantza berreskuratzea oso zaila
litzatekela uste dut. Beraz, kanpainaren mezua etikoki oso zuzena iruditzen
zaidan arren, arazo guzti horiek konpontzeko ekintzak jorratzen jarraitu behar dutela
uste dut, bezeroen konfiantza galdua berreskuratzea ez baita erraza.
Erabilitako iturriak:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina