Kutxi Romero, Boni eta Aurora Beltrán abeslariek haien ahotsak elkartu
dituzte “concierto por
el dravet” CD solidarioa sortzeko eta honen bitartez gaixotasun hau
sufritzen duten familiei laguntzeko.
CDa sortzeko eta kausa solidario honetan jendea parte hartzera animatzeko 2014ko
maiatzaren 9an kontzertua eman zuten Noainen (Iruñea). CDaren edukia kontzertuan emandako abestien grabazioaz dago sortua, eta hainbat webgunek erosteko aukera
eskaintzen dute, bai eta Spotify eta you tuben CDa
entzuteko aukera dago.
Diska hau ezagutzera emateko Kutxi Romero, Boni, Aurora Beltran eta dravet
sindromea duen ume baten amak prentsaurreko bat eman zuten Iruñean. Prentsaurrekoan
gaixotasunaren sintomak eta arriskuak zeintzuk diren, eta zein gogorra den hauekin
bizitzea azaldu zuen, Ainhoa Pariente, gaixoaren amak.
Ekintza guzti hauen helburu nagusia gaixotasun arraro hau ezagutzera ematea
eta gaixotasuna bera zein bere tratamendua aztertu ahal izateko beharrezkoak
diren laguntzak lortzea da. Espainia mailan 200 gaixo inguru daude eta
hauetatik 8 familia bizi diren herrialdeetan merkatu
benefikoa egiten dute aurrera jarraitu ahal izateko ikerkuntzarekin eta
jendearen partehartzea suspertzeko.
Jorratu dituzten ekintza guztietatik ospe gehien lortu duen ekintza “Concierto
por el dravet” kontzertua eta CDa izan direla uste dut. Izan ere, erabilitako
baliabide guztietatik abeslari ospetsuak erabiltzea eta hauek ekintzaren berri
emateak jendearen arreta beste ekintza guztiak baino gehiago pizten du. Gainera,
CDa salduz edozein merkatuetan lortu daitekeen diru kopuru kantitate handiagoa
lortu daiteke denbora gutxiagoan. Beraz, lortu nahi dituzten helburuak jende
ospetsua erabiliz, gaixotasuna sufritzen duen familiarren ikuspuntua erakutsiz,
eta pertsona guztioi gustatzen zaigun musika eskainiz modu erakargarri eta atsegin
batean irudikatu dituzte.
Erabilitako iturriak:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina