Elkarte
eta fundazio ezberdinek jarri dute abian kanpaina hau gaixotasun ezberdinak
dituzten gaixoei laguntzeko helburuarekin. Hainbat gaixotasunekin bizi ahal
izateko edo gaixotasun hauek sendatzeko diru kantitate handiak behar dituzte
familia askok, eta diru hori lortu ahal izateko kanpaina solidario hau jarri
dute abian.
Lortzen
diren tapoi kantitate handi hauek plastiko errekuperazio fabriketara eramaten dira,
bertan plastikoa birrindu eta desegiten dute, eta bertatik plastikoa erabiliz
beste produktu edo objektu batzuk sortzen dituzten enpresei saltzen zaizkie.
Prozesu horretan errekuperatzen den dirua gaixotasun hauek dituzten familiei
ematen zaie.
Tapoi
elkarketa supermerkatu eta negozio ezberdinetan egiten da, horrela edonork
edukiko du tapoiak birziklatzeko aukera bere eskura.
Hainbat
datuei erreparatuz gero kanpainaren emaitza nahiko ona izan da, izan ere
hainbat kasuetan arrakasta handia izan du: Aitana jaiotzetik kardiopatia
sufritzen duen neska da, Boston-en (EEBB) beharrezkoa zuen operazio bat egiteko
135.000 euro lortu zituen kanpaina solidario honen bitartez. Miguel Angelek
gurpil-aulki bat behar zuen, baina bere familiak ez zuen dirurik bat lortzeko,
eta kanpaina honen bitartez gurpil-aulkia erosteko diru kopuru nahikoa lortu
zuen.
Adibide
hauek ikusita hainbat kasuetan kanpaina oso arrakastatsua izan dela ikus
dezakegu, gainera kanpaina orain dela hiru urte baino gehiago hasi arren, oraindik
abian jarraitzen du behar duten beste familia batzuei lagundu ahal izateko.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina