2015(e)ko urriaren 25(a), igandea

"Txikitik eragiten"

2015eko Argia Eguna Oñatin ospatu zen irailaren 19 eta 20an. “Txikitik eragiten” leloa izan da aurten erabili dutena, izan ere, euskaraz ibiltzen diren hedabideak gutxi dira eta txikitasun horretatik eragina sortu nahi dute gizartean.

Kanpaina honekin Argiaren helburu nagusienetarikoa komunitatearen babesa eta harreman estua bultzatzea da, hori baita independentziaren giltzarria. Baina, euskara bultzatzeaz eta komunitate horren nortasuna helarazteaz aparte, Argiak baditu beste helburu batzuk ere, hala nola, irakurle gehiago erakartzea eta haien irudia erakutsiz sendotzen joatea.


Ekintza ezberdin eta entretenigarriak jorratu ziren bi egun horietan zehar, herritar guztientzako bideratuta dauden ekintza ezberdinak egin zirenez eta Oñati herria denez bertako biztanle guztiengan eragina sortu duen kanpaina dela esan daiteke. Herritar guztiek ekintzetan parte ez hartu arren, Argia egunaren berri izango zuten ziur asko, eta hori Argia Egunaren helburu bat behintzat betetzen du. Beraz, kanpainaren planteamendua egokia dela iruditzen zait.



2015(e)ko urriaren 24(a), larunbata

Plastikozko tapoien birziklatze solidarioa

Elkarte eta fundazio ezberdinek jarri dute abian kanpaina hau gaixotasun ezberdinak dituzten gaixoei laguntzeko helburuarekin. Hainbat gaixotasunekin bizi ahal izateko edo gaixotasun hauek sendatzeko diru kantitate handiak behar dituzte familia askok, eta diru hori lortu ahal izateko kanpaina solidario hau jarri dute abian. 

Lortzen diren tapoi kantitate handi hauek plastiko errekuperazio fabriketara eramaten dira, bertan plastikoa birrindu eta desegiten dute, eta bertatik plastikoa erabiliz beste produktu edo objektu batzuk sortzen dituzten enpresei saltzen zaizkie. Prozesu horretan errekuperatzen den dirua gaixotasun hauek dituzten familiei ematen zaie.

Tapoi elkarketa supermerkatu eta negozio ezberdinetan egiten da, horrela edonork edukiko du tapoiak birziklatzeko aukera bere eskura.

Hainbat datuei erreparatuz gero kanpainaren emaitza nahiko ona izan da, izan ere hainbat kasuetan arrakasta handia izan du: Aitana jaiotzetik kardiopatia sufritzen duen neska da, Boston-en (EEBB) beharrezkoa zuen operazio bat egiteko 135.000 euro lortu zituen kanpaina solidario honen bitartez. Miguel Angelek gurpil-aulki bat behar zuen, baina bere familiak ez zuen dirurik bat lortzeko, eta kanpaina honen bitartez gurpil-aulkia erosteko diru kopuru nahikoa lortu zuen.


Adibide hauek ikusita hainbat kasuetan kanpaina oso arrakastatsua izan dela ikus dezakegu, gainera kanpaina orain dela hiru urte baino gehiago hasi arren, oraindik abian jarraitzen du behar duten beste familia batzuei lagundu ahal izateko. 






2015(e)ko urriaren 12(a), astelehena

“Concierto por el dravet”

Kutxi Romero, Boni eta Aurora Beltrán abeslariek haien ahotsak elkartu dituzte “concierto por el dravet” CD solidarioa sortzeko eta honen bitartez gaixotasun hau sufritzen duten familiei laguntzeko.
CDa sortzeko eta kausa solidario honetan jendea parte hartzera animatzeko 2014ko maiatzaren 9an kontzertua eman zuten Noainen (Iruñea). CDaren edukia kontzertuan emandako abestien grabazioaz dago sortua, eta hainbat webgunek erosteko aukera eskaintzen dute, bai eta Spotify eta you tuben CDa 
entzuteko aukera dago.

Diska hau ezagutzera emateko Kutxi Romero, Boni, Aurora Beltran eta dravet sindromea duen ume baten amak prentsaurreko bat eman zuten Iruñean. Prentsaurrekoan gaixotasunaren sintomak eta arriskuak zeintzuk diren, eta zein gogorra den hauekin bizitzea azaldu zuen, Ainhoa Pariente, gaixoaren amak.

Ekintza guzti hauen helburu nagusia gaixotasun arraro hau ezagutzera ematea eta gaixotasuna bera zein bere tratamendua aztertu ahal izateko beharrezkoak diren laguntzak lortzea da. Espainia mailan 200 gaixo inguru daude eta hauetatik 8 familia bizi diren herrialdeetan merkatu benefikoa egiten dute aurrera jarraitu ahal izateko ikerkuntzarekin eta jendearen partehartzea suspertzeko.


Jorratu dituzten ekintza guztietatik ospe gehien lortu duen ekintza “Concierto por el dravet” kontzertua eta CDa izan direla uste dut. Izan ere, erabilitako baliabide guztietatik abeslari ospetsuak erabiltzea eta hauek ekintzaren berri emateak jendearen arreta beste ekintza guztiak baino gehiago pizten du. Gainera, CDa salduz edozein merkatuetan lortu daitekeen diru kopuru kantitate handiagoa lortu daiteke denbora gutxiagoan. Beraz, lortu nahi dituzten helburuak jende ospetsua erabiliz, gaixotasuna sufritzen duen familiarren ikuspuntua erakutsiz, eta pertsona guztioi gustatzen zaigun musika eskainiz modu erakargarri eta atsegin batean irudikatu dituzte.

Erabilitako iturriak:








2015(e)ko urriaren 10(a), larunbata

INVISIBLE CHILDREN


Kony 2012 kanpaina Ugandako herritarren egoerak fama lortu zezan sortu zen. Ugandako herritarren artean umeak dira Kony diktadorearen errepresioa eta biolentzia gehien jasaten dutenak. Invisible Children hoien egoera ezagutzera ematea, mundu guztitik zabaltzea eta egoera horrekin amaitzeko laguntza eskatzea da kanpainaren helburu nagusia.

Kanpaina hau jorratzeko baliabide gehienetaz baliatu ziren: gertakariari buruzko hitzaldiak eman zituzten, bai gaiari buruzko adituekin zein Ugandako umeekin; web baten bitartez dirua donatzeko aukera eta produktu merchandising kit bat erosteko aukera ematen zuten Ugandako jendeari laguntzeko prest dagoen jendeak parte har zezan; kartelak eta flager-ak hiri askotako kaleetatik ezarri zituzten; gertakaria osotasunean irudikatzen duen bideoa sortu zuten eta bideo hori birala egin zuten; ekitaldi ezberdinak egin zituzten; bideo osoan zehar kanpainako ekintzak jorratzen ari direla erakusteko Ugandako umeak EEBBetan haien egoera azaltzen agertzen dira, eta EEBBetako ejertzitoko hainbat kide Kony bilatzera Ugandara eramaten dituztela ikus daiteke bideoan.

Bideoaren bitartez pertsonak emozionatzea bilatzen dute. Ugandako umeak, Jacob eta beste batzuk, haien istorioa kontatzen agertzen dira triste eta negarrez, pertsona ospetsuak agertzen dira kanpainaren partaide bezala, Jason Rusellen ume polit eta xarmagarria, Gavi, erabiltzen dute gertakaria bere ikuspuntutik azaltzeko, jende multzo handiak agertzen dira kanpainan zehar haien laguntza eskaintzen eta Ugandako irudiak agertzen dira umeak egoera tamalgarrietan irudikatuz; hau da, jendea emozionatzeko ahal izan dituzten baliabide guztiak erabili dituzte.

Emozioaren bitartez jendea bereganatzeaz aparte sinesgarritasuna erabiltzen dute ere bideoan uneoro ekintzak jorratzen ari direla erakusteko. Kanpainan zehar egin diren hainbat ekintzak irudikatzen dituzte, hala nola; hiriak kartelez betetzen, sare sozialen erabiliera eta eragina irudikatzen, Ugandako umeak EEBBetara joaten direla erakusten eta EEBBetako hainbat militar eta pertsona esanguratsu Ugandara joaten Kony-ren bila irudikatzen.

Kanpainaren ezaugarri gehienak aztertu ondoren esan beharra dago izan duten eragina izugarria izan dela, munduko jende askori iristeaz aparte lortu zuten diru kopurua izugarrizkoa izan da. Beraz, harreman publiko ikuspegitik baloratzekotan oso metodo onak erabili dituztela onartu behar da, gehien bat bideoa egiteko eta zabaltzeko erabili dituzten baliabide guztiengatik.

Bideoa lehenengo aldiz ikusi nuenean benetan hunkitu ninduela onartu behar dut horregatik iruditzen zait kanpaina oso ondo pentsatua dagoela eta bere benetako helburuak lortzeko oso ondo bideratuta dagoela.

Hala ere, bideoaren ezaugarri guztiei erreparatuz gero eta fraude bat izan dela ikustean, ikaragarria iruditu zait diru hori lortzeko diktadore bat harrapatzeko helburua zutela irudikatzea. Jende askoren sentimenduak erabiltzeaz aparte ez dute batere lagundu herrialde honetako egoera hobetzen, izan ere, Kony bertan askatasunean jarraituko du bere errepresio ekintzak jorratzen eta horrelako milaka herrialde ezezagun aurkituko dira munduan oraindik. Adibidez, 2011an lortu zuten diruaren %30a bakarrik erabili zuten solidaritate eta elkartasun proiektuetan, beste guztia Invisible Children eta bertan lan egin zuten pertsona guztien egoera mantendu eta kudeatzeko erabili zuten. Beraz, kanpainan zehar erakutsi duten elkartasuna, irudi solidario eta konfiantza guztiz galdu dutela uste dut kanpainaren ezaugarriak erreparatzeari ekin diogun guztiengan.

Azkenik, kanpaina honen hasiera, eboluzioa, lorpenak eta emaitza ikusita egin dudan hausnarketa edonon ikusten dituzun gertakari, istorio edo kontakizunak sinetsi eta kontatu baino lehen ondo informatu behar garela da.

Erabilitako iturriak: